euskaraespañol

Ikaslea bazara Interneteko domeinu-izena doan zuretzat!

Unibertsitateko gainontzeko kideek deskontuak izango dituzte

Lehenengo argitaratze data: 2017/12/05

Irudia

Euskal Herriko Unibertsitatea eta PuntuEUS Fundazioaren artean zabaldutako lankidetza hitzarmenaren baitan .EUS domeinuak baldintza berezietan lortu ditzakezu.

  • Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek .EUS domeinuak doan erregistratzeko deskontu-kodea izango dute ikasle diren bitartean.
  • EHUalumni elkarteko kide eta UPV/EHUko langileek % 25eko deskontu-kodea eskuratzeko aukera dute .EUS domeinua erregistratzeko.

Eskaera egiteko loturak:

Ikasleak: Domeinu eskaera egin

EHUalumni: Domeinu eskaera egin

 

Badakizu zer egin dezakezun domeinu izen batekin?

 

  • Unibertsitateko zure proiektua gizartera zabaldu
  • Zure proiektu pertsonalei ikusgarritasuna eman: zure musika-taldearen webgunea sortu, azken bidaiaren kronika egin…
  • Marka personala landu: blog pertsonala izan, curriculuma sarean jarri…
  • Email pertsonalizatua izan. Adibidez, izena@abizena.eus

 

Zergatik .EUS domeinu bat?

  • Identitatea eta nortasuna adierazten du.
  • Euskarari presentzia eta babesa ematen dio sarean.Erabiltzaileengana gerturatzen zaitu.
  • Mundu globalean bereizten zaitu.

 

 

Zer eskaintzen dizu .EUSek?

  • Email helbide bat doan
  • Domeinu berrien artean .EUS laugarren postuan dago kalitate eta SEO rankinetan.
  • Etengabe monitorizatzen ditugu.EUS webguneak malware, phishing, spam, typosquatting, eta identitate- ordezkatzea bezalako erabilera txarrak identifikatzeko.
  • Googlek HTTPS protokoloa lehenesten du bilaketen posizionamenduan. .EUS
  • Gertutasuna eta laguntza domeinuarekin izan ditzakezun zalantza guztiak argitzeko: telefono, posta, txat edota zuzenean.