euskaraespañol

UPV/EHUk bere hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du Gipuzkoan

Noiz eta non

2017/12/12, 18:30 - 00:00

Kokapena

Gipuzkoa

Irudia

Deskribapena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Gipuzkoako Campusaren bidez, informazio-jardunaldiak egingo ditu abenduan eta urtarrilean Gipuzkoako hainbat herritan.

Jardunaldi hauen helburua Euskal Herriko Unibertsitatearen eta etorkizuneko unibertsitate-ikasleen arteko lehen harremana bideratzea da, baita Euskal Herriko Unibertsitateari buruzko informazio orokorra eskaintzea eta gogoko dituzten unibertsitate-ikasketen gainean erabakiak hartzeko unean-uneko zalantzak argitzea.

Abenduan eta urtarrilean, Euskal Herriko Unibertsitateak Gipuzkoako udalerri garrantzitsuenak zeharkatuko ditu (Beasain, Tolosa, Donostia, Errenteria, Legazpi, Zarautz, Arrasate eta Azpeitia) urtarrilaren 16an Eibarren emango den informazio-hitzaldiarekin amaitzeko. Ekitaldi guztiak 18.30etan hasiko dira eta elebidunak izango dira.

UPV/EHUri BURUZKO INFORMAZIO-JARDUNALDIAK GIPUZKOAN

Abenduak 14 

18:30 BEASAIN Beasain B.H. Institutua

Abenduak 14 

18:30 TOLOSA Kultur Etxea

Abenduak 18 

18:30 DONOSTIA Carlos Santamaría Zentroa

Abenduak 19 

18:30 ERRENTERIA Reina Aretoa

Abenduak 20 

18:30 LEGAZPI Kultur Etxea

Abenduak 20 

18:30 ZARAUTZ Lizardi B.H. Institutua
Urtarrilak 11  18:30 ARRASATE Kulturate
Urtarrilak 12  18:30 IRUN Amaia Kultur Zentroa
Urtarrilak 15 18:30 AZPEITIA Sindikatu Zaharrean
Urtarrilak 16 18:30 EIBAR Portalea Kultur Etxea

 

Ekitaldi guztiak elebidunak izango dira.