euskaraespañol

Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Gipuzkoa) graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2017/12/15, 18:00 - 00:00

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Ostirala, abenduaren 15ean, 18.00etan, UPV/EHUko Ignacio Maria Barriola Zentroko Ekitaldi Aretoan, Donostian, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako tituludunen V. promozioaren graduazio ekitaldia egingo da. Guztira 164 ikasleek jasoko dute diploma.

Ekitaldiaren buru izango da Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Jon Barrutia Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa. Ekitaldian parte hartuko dute ere: Jose Maria Beraza aipatutako ikastegiko Gipuzkoako koordinatzaileak eta Gurutze Intxaurburu, ikastegi horretako Nazioarteko Harremanetako eta Mugikortasuneko dekanordeak.

Ekitaldian ikasleen familiartekoak eta lagunak izango dira eta bertan Nagore Vesga ikasle ohi eta Turismo & Convention Bureau erakundeko ordezkariak hitz egingo du, baita 2016-2017 promozioko espediente hoberena izan duten ikasleak ere. Era berean, ekitaldian omenduko dituzte 25 urtetan zehar UPV/EHUn zerbitzua eman dutenak; eta Orkli S. Coop. Praktiken Programan parte hartzen duen enpresa moduan. Axier Lekuona enpresaren Antolaketa-Garapeneko teknikariak ordezkatuko du enpresa. Ekitaldiaren musika emanaldia UPV/EHUko Abesbatzaren eskutik izango da.