euskaraespañol

UPV/EHUn Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egingo duten ikasleen kopurua % 2,15 igo da

Batxilergoko 10.687 ikasle eta Lanbide Heziketako 806 aurkeztuko dira bihar hasiko diren azterketetara

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/06/04

Irudia

Bihar, asteazkenean, ekainak 5, aurten Euskal Autonomia Erkidegoan Batxilergoa egin duten 10.687 ikaslek Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE) hasiko dute UPV/EHUn. Batxilergoko ikasleez gain, goi mailako heziketa ziklo bat egin duten beste 806 ikasle gehitu behar dira. Iazko datuekin alderatuta, % 2,15 gehiagok egingo ditu probak.

USE hiru egunetan zehar egingo da, ostiralera arte, eta bi fase izango ditu: sarbidea eta onarpena. Sarbide faseak helburu hau du: Batxilergoa amaitzean ikasleek graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak egin beharreko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak dituzten ala ez neurtzea. Honako bost azterketez osatuta dago: Gaztelania eta literatura; Euskara eta literatura; Espainiako historia; lehenengo atzerriko hizkuntza; eta Batxilergoko 2. mailako modalitateko derrigorrezko gaia. Gai bakoitzak 0 eta 10 bitarteko nota jasoko du, eta fase honetan gehienez 10 atera daiteke.

Batxilergoko notaren eta fase orokorreko kalifikazioaren artean egindako batez besteko nota haztatuan (% 60 Batxilergoari dagokio eta % 40 fase orokorrari) 5 puntu edo gehiago lortuz gero proba gainditutzat joko da, baldin eta ikasleak fase orokorrean gutxienez 4 puntu lortu baditu.

Onarpen Fasea borondatezkoa da, eta haren helburua da neurtzea ikasleen ezagutzak eta arrazonatzeko gaitasuna arlo jakin batzuetan, alegia, unibertsitatean egin nahi dituen ikasketekin zerikusia duten arloetan. Fase horrek aukera ematen dio ikasleari sarbide fasean lortutako kalifikazioa hobetzeko. Onarpen fasean ikasle bakoitzak Batxilergoko bigarren mailako modalitateko edozein gai aukera dezake, sarbide faserako aukeratu duena izan ezik. Gehienez lau gairen azterketak egin ahal izango dituzte fase horretan. Eta, gehienez, 4 puntu eskuratu ahal izango dituzte. Gai bakoitzari 0 puntutik 10 puntura bitartean emango zaio; eta azkeneko nota hori aterako da borondatezko bi nota onenak eta haztatzeko parametroak biderkatuz. Haztatzeko parametroen baloreak 0,1, 0,2 edo 0,3 dira eta unibertsitateak ezartzen ditu gaiak hautatutako graduarekin duen harremanaren arabera.

Premia bereziak dituzten ikasleak

Desgaitasunak eta premia bereziak dituzten 255 ikaslek Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazio azterketak egiteko egokitzapenak behar izango dituzte. UPV/EHUk ikasleen aukera berdintasuna eta irisgarritasuna bermatua izan dezaten protokolo bat ezarria du, Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak kudeatzen duena.

Aurten nobedade moduan, epaimahaiei zuzenduriko “Jardunbide Egokien Gida USE” argitaratu du UPV/EHUk. Gida horrek egin behar diren egokitzapenen ezarpenak jasotzen ditu, eta azterketak egiten dituzten bitartean premia bereziak dituzten ikasleen arreta hobetzea du helburu.

Guztizko datuak hauexek dira:

 

Batxilergoa

 

CASTELLANO

EUSKARA

GUZTIRA sexuka

GUZTIRA campuska

ARABA

Emakumeak

339

490

829

1.464

Gizonak

236

399

635

BIZKAIA

Emakumeak

948

1.955

2.903

5.391

Gizonak

840

1.751

2.488

GIPUZKOA

Emakumeak

346

1.751

2.097

3.739

Gizonak

 

269   1.423

1.692

Guztira

 

2978

7.666

Emakumeak 

5.829

Gizonak

4.815

10.644*

*43 ikasle falta dira, ez baitira campus jakin batera adskribitu (UPV/EHUn azterketa egiteko baimena eskatu dute) 

LH

 

GAZTELANIA

EUSKARA

GUZTIRA sexuka

GUZTIRA campuska

ARABA

Emakumeak

43

24

62

105

Gizonak

28

15

43

BIZKAIA

Emakumeak

150

114

264

273

Gizonak

85

60

145

GIPUZKOA

Emakumeak

42

125

167

273

Gizonak

24

82

106

GUZTIRA

 

365

422

Emakumeak 493

Gizonak

294

787*

*19 ikasle falta dira, ez baitira campus jakin batera adskribitu (UPV/EHUn azterketa egiteko baimena eskatu dute) 

Unibertsitatera sartzeko probak asteazkenean, ekainaren 5ean, 8:45ean hasiko dira eta 18:45ean bukatu. Bigarren egunean, osteguna, hilak 6, azterketak 9:00etatik 18:45era arte izango dira eta, hirugarren egunean, ostirala 7, 9:00etatik 15:00etara. Informazio gehiago: http://www.ehu.eus/eu/web/unibertsitaterako-sarbidea/home.

Emaitzak ekainaren 13an argitaratuko dira, berrikusteko epea hilaren 18an amaituko da eta behin betiko emaitzak ekainaren 25ean jakitera emango dira.

Informazio gehiago: http://www.ehu.es/eu/web/unibertsitaterako-sarbidea/home/sartzeko-bideak