euskaraespañol

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa ezohiko deialdian egin zutenen % 90,25ek gainditu du

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2021/07/14

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa
Argazkia: Jorge Navarro. Komunikazio Bulegoa, UPV/EHU.

Lehenengo datuen arabera, Euskal Herriko Unibertsitatean uztailaren 6tik 8ra Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko (USE) ezohiko deialdiko Sarbide fasera aurkeztu ziren 1.097 ikasletatik 990ek gainditu du, hau da, % 90,25ek. Sarbide fasearen batezbesteko nota 6,2koa izan da.

USEk bi fase dituzte: sarbide fasea, unibertsitateko gradu ofizialak ikasi ahal izateko gainditu behar dena, eta onarpen fasea, borondatezkoa, sarbidea fasearen lortutako kalifikazioa hobetzeko balio duena.

Ohiko deialdian, ekainaren 8tik 10era egin zena, 11.905 ikasle aurkeztu ziren sarbide fasera, eta 11.709k gainditu. Beraz, % 97,29k aprobatu zuen, eta batezbesteko nota 7,02koa izan zen.

Datuak behin-behinekoak dira, berrikusketaren ebazpenaren aurretikoak. Izan ere, berrikusketa eskatzeko irekita dago gaurtik, uztailak 14, uztailaren 16 arte, eta behinbetiko emaitzak uztailaren 23an argitaratuko dira.

Bestalde, ezohiko deialdian USE gainditu eta UPV/EHUn gradu bat ikasi nahi duten Autonomia Erkidegoko Batxilergoko ikasleek beren izen-ematea berretsi beharko dute uztailaren 19tik 25era.

Jarraian, datuak batzen dituen taula dago:

USEKO SARBIDE FASEAREN EMAITZAK
2021ko ezohiko deialdia
  AURKEZTUAK
1.097
GAINDITUAK
990
PORTZENTAJEA
% 90,25
ARABA 175 163 % 93,14
BIZKAIA 553 483 % 87,34
GIPUZKOA 365 342 % 93,70
CAMPUS gabe* 4 2 % 50
EUSKARAZ 765 711 % 92,94
GAZTELERAZ 332 279 % 84,04
GIZONEZKOAK 551 512 % 92,92
EMAKUMEZKOAK 546 478 % 87,55

*Campus gabe: Ikasle batzuei arrazoi ezberdinengatik (Batxilergoa aspaldi bukatu zuten, dagoeneko unibertsitateko ikasleak dira…) ez zaie campus bat automatikoki esleitzen.