euskaraespañol

In memoriam: José Boto

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2021/04/30

Irudia

Erretiroa hartuta zegoen eta ahots erlatsa eta baxua izateagatik Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean hain ezaguna zen José Bono zendu da. 

Ahots horren bidez zekizkiten adiskideek eta lankide hurbilenek haren iritziak, oroitzapenak eta Madril sorterriko esamesak. Pertsona zentzuduna, zintzoa eta bere ideiekin kontsekuentea, 70 urte bete arte erretiroa hartu ez zuena, fakultatean hartzen baitzuen babes eta atsegin, beti laguntzeko prest. 
 

Zentroetako AZP historikoan maiz gertatzen den bezala, etorkizuneko profesionalen belaunaldiek ondo gogoan izango dute Ikasgelategiko atezaintzan egin zuen lana, ikasle haiekin ezin eskuzabalago baitzen. Kaferako, autobuserako, etxera deitzeko... Unibertsitate ikasleen kolektiboari egin zizkion diruzko ekarpenak askoren oroimenaren aberasgarri dira, eta maite genuen lankideek ere gogoan gordeko dugu, Boto maitatzea erraza zelako. 

Zoaz bakean, ADISKIDE.