euskaraespañol

2022ko Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa ekainaren 8, 9 eta 10ean egingo da

2020an ezarritako azterketa eredua mantenduko da, hautazkotasun handiagoa duena

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2022/02/28

Irudia
2021eko USEko azterketetako bat, Carlos Santamaria zentroan. Argazkia: Jorge Navarro. Komunikazio Bulegoa. UPV/EHU.

Ekainaren 8, 9 eta 10ean (ohiko deialdia) eta uztailaren 6, 7 eta 8an (ezohiko deialdia) 2022ri dagozkion Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren (USE) azterketak egingo dira Euskal Herriko Unibertsitatean. Proba horiek egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoan Batxilergoko 2. maila edo Lanbide Heziketako goi-mailako zikloetako azken maila egiten ari diren ikasleentzako matrikula epea irekita egongo da martxoaren 31ra arte. Geroago, maiatzaren 18tik 27ra arte, behin-behineko matrikula ordaindu beharko da behin betikoa izan dadin. Epe horretan bertan USErako izena eman beharko dute gainontzeko taldeek. 

USEren edizio honetan, 2020an ezarritako USEko azterketen egitura mantenduko da. Funtsean, egitura hori datza azterketa bakoitzaren hautazkotasuna handitzean, aukera emanez nahasteko, modu ordenatuan eta galdera bakoitzaren puntuazioaren arabera, azterketa bakoitzaren A eta B aukeretako galderak.  

Aurten, USEz gain, proba espezifikoa egin behar izango dute Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduan sartu nahi duten ikasleek bakarrik. Azterketa fisiko horiek egiteko izena ematea apirilaren 4tik 11ra egingo da, eta probak maiatzaren 25, 26 eta 27an izango dira. 

Aurtengo beste berrikuntza bat hauxe da: graduetarako izena ematea ekainean egingo da, hain zuzen ere, ekainaren 16tik 29ra. 

Beste proba batzuk 

Ohikoa denez, USE baino lehen, 25 eta 45 urtetik gorakoen probak egingo dira. Hain zuzen, maiatzaren 6an izango dira azterketak, aldi berean hiru campusetan, eta 144 pertsonak (106k, 25 urtetik gorakoetan, eta 38k, 45 urtetik gorakoetan) izena eman dute. Bestalde, lan arloko esperientzia egiaztatua duten 40 urtetik gorakoentzako sarrera eskatu dute 38 pertsonak. 

Sarbideari buruzko informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/unibertsitaterako-sarbidea/home 

EHUazoka: Unibertsitate Orientaziorako Azokak 

UPV/EHUra sartzeko bideak eta onarpen prozesua eta baita Euskal Herriko Unibertsitateak datorren 2021-2022 ikasturtean eskainiko dituen graduak erea xehetasunetan ezagutzeko, interesa dutenak Orientaziorako EHUazokara, bertaratu ahal izango dira. Aurton, unibertsitate orientaziorako azokek bere presentzialtasuna berreskuratuko dute, arreta berezia jarriz osasun-neurriei eta bertaratutakoen osasuna zaintzeari. 

Hain zuzen ere, martxoaren 5ean egingo da Gipuzkoako Campusean, martxoaren 12an, Arabako Campusean, eta martxoaren 19an, Bizkaiko Campusean. EHUazokaren hiru jardunaldietan, taldeko informazio saioen bidez, eta fakultate eta eskoletako irakasleek eskainiko duten banan banako arretaren bitartez, unibertsitate aurreko ikasleek gure unibertsitatea eta graduko ikasketen eskaintza hobeto ezagutu ahal izango dute, unibertsitateko ikasketei buruz dituzten zalantza guztiak argituz. 

Oraingo honetan, azokara joateko, bai standetara, bai informazio saioetara, izena eman behar da aldez aurretik. Azoka bakoitzerako izena emateko epea azoka bakoitzaren aurreko astelehenetik ostiralera bitartean egongo da zabalik. Beraz, gaur ireki da Donostiako EHUazokara joateko izena emateko epea, eta zabalik egongo da martxoaren 4ra arte. Gasteizko azokarako izena ematea martxoaren 7tik 11ra izango da, eta Bilbokora martxoaren 14tik 18ra. 

Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/sou/orientazio-programa/azokak