33 ikaslek jaso dituzte ‘Espediente Onenentzako Idom Sariak'

Azken ikasturteko espediente onenen ia herena emakumeek lortu dute

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/11/21

Bilboko Ingeniaritza Eskolak egun berezia gordetzen du bere ikasle onenei aintzatespena erakusteko; ikastegian ematen diren titulazioetako maila bakoitzean notarik onenak lortzen dituzten ikasleak dira. Eta horretarako, nazioartean bere sektorean liderra den eta ikasketa espediente onenei izena ematen dien Idom ingeniaritza, arkitektura eta aholkularitza enpresaren laguntza du. Ekitaldia egin da Eskolan, eta bertan egon dira, besteak batzuen artean, Luis Rodriguez Llopis Idomeko presidentea, Enrique Amezua UPV/EHUko Ingeniaritza Eskolako zuzendaria eta Asun Illarramendi zuzendariordea, aintzatespena jaso duten ikasleak, haien senideak eta ikasle horiek Batxilergoa egin zuten ikastetxeetako ordezkariak.

'Espediente Onenentzako Idom Sariak' 33 ikaslek jaso dituzte, eta horietatik ia heren bat (10) emakumeak izan dira. Aurreko ikasturteko bi kalifikazio onenak, gainditu ezin daitekeen 10eko batez besteko nota lortu duten bi ikaslerentzat izan dira: Jaime Joseba Hidalgo bilbotarra, Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterreko bigarren mailakoa; eta Unai Manrique, Barakaldokoa, beste master bateko, Industria Ingeniaritzako, bigarren mailakoa.

Bi kalifikazio goren horiekin batera, beste bederatzi espedientek bikain kalifikazioa lortu dute, batez besteko nota 9tik gorakoa izan baitute. Eta guztietatik ia erdiak (33tik 16) 8tik gorakoak izan dira. Gainontzeko seiek 7tik gorako notak lortu dituzte, beti ere oso ondo mailaren barruan.

Jatorri geografikoari dagokionez, Bilboko Ingeniaritza Eskolako azken ikasturtean kalifikazio onenak lortu zituzten gehienak Bizkaitik datoz, 27 guztira, horietatik zortzi hiriburuan bizi dira, eta gainerakoak lurralde historikoko hainbat udalerritan. Gainerako espediente onenak Gipuzkoatik (2), Arabatik (3) eta Salamancako Bejar herritik etorritako ikasle baten artean banatzen dira.

Everis Fundazioak duela denbora gutxi egin duen azterlanak erakusten duenez, ingeniariak dira enpresek gehien eskatzen dituzten graduatuetako batzuk. Konpainiek zorrotz aztertzen dituzte profesionalaren gaitasunak, eta azterlanean ikusten denez, ondo baino hobeto dakite zeintzuk diren etorkizuneko langileak ondoen prestatzen dituzten unibertsitateak. Horrela, Industria Ingeniaritzako campusei dagokienez, eskari gehien duena, eta enplegatzaileen beharretara ondoen egokitzen dena Euskal Herriko Unibertsitatea da, 10etik 7,9ko nota lortuz; bere ondoren Kataluniako Politeknikoa (7,7) eta Madrilgo Politeknikoa (7,6) daude. Azpimarratzekoa da, baita ere, Shanghaiko azkenengo ranking-ak erakusten duenez, UPV/EHU mundu osoko 200 unibertsitate hoberenen artean dagoela, ingeniaritzaren alorrean.

 

PREMIOS IDOM MEJORES EXPEDIENTES ESCUELA DE INGENIERÍA DE BILBAO

TITULACIÓN Y CURSO NOTA   NOMBRE

Ingurumen Ingeniaritzako Gradua

7,84 Irene Rey
     
Ingeniaritza Zibileko Gradua (1) 8,53  Pablo García
Ingeniaritza Zibileko Gradua (2)  8,87 Alberto Etxarri
     
Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua (1) 7,82 Xabier Manzano
Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua (2)  7,58 María Ruiz
Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua (3)     8,42 Guillermo Díez Artime
     
Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua (1) 7,25      Ainhoa Yexu
Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua (2)  8,11 Martín Moreno
Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua (3)  8,19  Enara Ajangiz
Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua (4) 9,71  Ane García  
     
Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (1) 8,89 Garazi Aranburu
Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (2) 7,25   Iñigo Santaolalla
Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (3) 9,18 Haizea Lasa
Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (4)  8,84 Andoni Díaz de Cerio
     
Ingeniaritza Elektrikoko Gradua (1)  7,53 Asier Martínez
Ingeniaritza Elektrikoko Gradua (2) 8,31 Julen Momoitio
     
Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (1)     8,70 Álvaro Sainz de la Maza
Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (2)     9,29 Blanca Atxa
Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (3)     9,21 Sergio González de Langarica
Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (4)     9,22 Andoni Rodríguez
     
Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua (1) 9,02 Emma Manna
Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua (2) 9,43 Iker Valdevira
Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua (3) 8,64 Urtzi Puente
Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua (4)  9,17 David Pérez
     
Ingeniaritza Mekanikoko Gradua  (1)   8,63 Joseba Souto
Ingeniaritza Mekanikoko Gradua (2)   8,64  Aitor Gutiérrez
Ingeniaritza Mekanikoko Gradua (3)   9,43 Ander Hormaetxe
     
Itsasketako Gradua (2)     8,02  Kepa Villarreal
     
Nautika eta Itsas Garraioko Gradua (1)   8,38  Mónica Barturen
     

Telekomunikazio Ingeniaritza Unibertsitate Masterra (1) 

8,24 José Luis González
     

Industria Ingeniaritza Masterra (1)  

8,93  Aitor Muñoyerro
     

Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra (2)

  10  Unai Manrique

Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterra (2)  

10 Jaime Joseba Hidalgo