euskaraespañol

Akademia ikastaroaren amaiera ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2014/05/12 Noiz arte: 2015/01/20, 16:00 - 13:26

Deskribapena

Datorren astelehenean, hilak 12, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean egingo da Bankinter Berrikuntza Fundazioaren Akademia ikastaroaren III. edizioaren amaierako ekitaldia.

Bigarren urtez jarraian amaituko da, beraz, Akademia ikastaroa, karrera, master eta graduondoko azken urteetan dauden ikasleentzako ikastaro bat, non berrikuntzari eta ekintzailetzari buruzko ikuspegi eta esperientzia berri bat eskaintzen den.

Ikasturte honetan, ikasleek sakon aztertu dute berrikuntza-kontzeptua, eta berrikuntza-joeren analisiaren bidez aukera berriak hautemateko moduak landu dituzte, balioa sortzeari begira.

Hori guztia nabarmentzeko moduko klaustro baten gidaritzapean egin dute; izan ere, ikastaroan landutako gaietan eskarmentu handiko enpresaburuek, Bankinter Berrikuntza Fundazioko kideek, unibertsitateko irakasleek eta profesionalek parte hartu dute ikastaroan.

Horren gain, Akademia Topaketak izenekoen parte-hartzea izan dugu, eta horren bidez ekintzaileek beren esperientziak partekatu dituzte, hala pertsonalak nola profesionalak, ikastaroko parte-hartzaileak motibatu eta animatu daitezen ekintzailetzarako bidea hartzera.

Ikastaroan, diziplina anitzeko taldetan banatutako ikasleek ideia berritzaile baten sorrera landu dute. Ideia horien prototipo errealak amaierako ekitaldian aurkeztuko dira. Hona hemen ekitaldiaren egitaraua:

  • 16:00 - 16:20 Ongietorria
    • Amaia Maseda andrea, UPV/EHUko Hedakuntzaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea.
    • Sergio Martínez-Cava Camacho jauna, Bankinter Berrikuntza Fundazioaren zuzendari nagusia
    • Igor Campillo Santos jauna, Euskampus Fundazioa Zuzendari Nagusia
  • 16:20 - 17:15 Proiektuen aurkezpena
  • 17:15 - 17:25 Ikasturtea laburbiltzen duen bideoa.
  • 17:25 - 17:45 Diplomak entregatzea
    • Amaia Maseda andrea, UPV/EHUko Hedakuntzaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea.
    • Sergio Martínez-Cava Camacho jauna, Bankinter Berrikuntza Fundazioaren zuzendari nagusia
  • 17:45 Taldeko argazkia eta ohorezko ardoa.