euskaraespañol

59. Matematika Olinpiadak antolatu ditu UPV/EHUk

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/01/20, 09:30

Kokapena

Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Datorren ostiralean, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean, Espainiako Errege Matematika Elkarteak antolatzen duen Olinpiada Matematikoaren 59. edizioaren lehen faseari hasiera emango zaio. Batxilergoan (edo maila txikiagoetan) Euskal Autonomia Erkidegoko 2022-2023 ikasturtean matrikulatuta dauden 30 ikasle baino gehiagok parte hartuko dute.

Lehen fase honek euskaraz edo gaztelaniaz egin ahal izango diren probak ditu. Proba horietan hainbat problema ebatzi beharko dira eta debekatuta daude kalkulagailuak, liburuak, taulak eta bestelako dokumentuak.

Bertako faseko hiru irabazleek Leonen ospatuko den Azken Fasea jokatuko dute martxoaren 10etik 12ra. Final nazional horretako lehen sei sailkatuek osatuko dute uztailaren 2tik 13ra Chiban (Japonia) jokatuko den Nazioarteko Olinpiadan parte hartuko duen talde olinpikoa.

Bestalde, tokiko faseetan ondoen sailkatutako neskek, gehienez ere 15, Espainia ordezkatuko duen taldearen hautaproban parte hartu ahal izango dute Europako Emakumezkoen Olinpiadan (EGMO). Proba hori Portoroz-en egingo da, Eslovenian 2023ko apirilean.

Espainiako Olinpiada Matematikoari buruzko informazio gehiago, hementxe.