euskaraespañol

UPV/EHUk Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu du, zazpi lankideri omenaldia eginez

Unibertsitateak emakumeen eskubideen defentsan eta genero-indarkeriaren aurka egindako ibilbidea aitortu du ekitaldi instituzional horrekin

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2022/03/07

Irudia
Omenduak eta sarituak errektorearekin, idazkari nagusiarekin eta Berdintasuneko zuzendariarekin batera izango dira. Argazkia: Fernando Gómez. UPV/EHU

Bizkaia Aretoak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldi instituzionala hartu du gaur goizean, martxoak 7, astelehena. Ekitaldi honetan, Euskal Herriko Unibertsitateak unibertsitate-komunitateko kideak omendu ditu, emakumeen eskubideen defentsan eta genero-indarkeriaren aurka egindako lanagatik.

Ekitaldian, Eva Ferreira errektoreak eta Aitor Zurimendi UPV/EHUko idazkari nagusiak sariak eman dizkiete sei ikertzaileri, ezagutzaren arlo bakoitzeko bana, eta Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonaleko (AZP) langile bati. Bizkaiko Campuseko berdintasun-batzordeek honako emakume hauek aukeratu dituzte oraingoan:

  • Arte eta Giza Zientzien arloan, Begoña Vicario.
  • Gizarte eta Lege Zientzien arloan, Mertxe Larrañaga
  • Ingeniaritza eta Arkitekturaren arloan, Arantxa Burgos.
  • Osasun Zientzien arloan, Lucia Gallego.
  • Zientzien arloan, Marta Macho.
  • Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonala, Deñe Larrabeiti.

Era berean, ekitaldian Lucía Martínez Odriozola irakasle eta kazetaria ere omendu dute, in memoriam, egindako lan feministagatik.

Berdintasuna Sariak. 2022

Bestalde, UPV/EHUko Berdintasun Zuzendaritzak urtero sustatzen dituen deialdien sariak banatu ditu ekitaldi honetan:

  • Miren Guillo Arakistain: Ikasketa feministei edo genero ikerketei buruzko UPV/EHUko tesi onenaren Micaela Portilla Vitoria sariaren IX. Edizioa.
  • Kata Gómez: UPV/EHUko Master amaierako lanetan genero ikuspegia barne hartzearen María Goyri sariaren X. edizioa.
  • Gradu Amaierako Lanetan (TFG) genero-ikuspegia txertatzeko Francisca de Aculodi sariaren VIII. edizioak honako hauek saritu ditu:
  • Arteak eta Humanitateak: Enara M. Iglesias Pamparacuatro eta Nerea Aguayo González;
  • Ingeniaria eta Arkitektura: Amaia Goñi Fernández eta Javier Azpillaga Rivera
  • Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak: Maider Barañano Uribarri eta Lucía Uriarte Fernández
  • Osasun Zientziak: Naia Gamboa Basterra eta Helena García-Gurtubay Sagredo

Ekitaldiari amaiera emateko, Kamikaz konpainiak 'Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi' antzezlana eskainiko du.