euskaraespañol

Ireki da Tipi-tapa osasunez martxan izena emateko epea

Noiz eta non

Noiztik: 2016/04 Noiz arte: 2016/04

Irudia

Deskribapena

Igandean, maiatzak 1, 9:30etan Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Elcano, 21. Bilbo) hasiko da XII. Tipi-tapa osasunez, ibilaldi ez-lehiakorra. Martxa hori UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Kirol Zerbitzuak antolatu du. 13 kilometroko ibilaldia Leioa-Erandioko UPV/EHUko Kiroldegian bukatuko da. Han autobus zerbitzua egongo da 12:30etatik 14:30etara, helmuga Astrabuduako Metro geltokiarekin lotzeko.

Nahitaezkoa da izen ematea, epea apirilaren 7etik 29ra izango da. Izena emateko moduak:

Informazio gehiago: e-maila: rovdepor@ehu.eus
Tel. 94 601 5894 / 94 601 3162

Nahi duen orok parte hartu ahal izan du martxa horretan. Tipi-tapa ibilaldiak helburu hauek ditu: unibertsitatea gizartera hurbiltzea, herritar guztiak kirolaren bidez osasuna zaintzera animatzea, UPV/EHUko ikastegiak lotzea eta ingurunea ezagutaraztea.