euskaraespañol

UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatearen 50. urteurrena ospatzeko ekitaldia

Noiz eta non

2019/10/24, 18:00 - 00:00

Kokapena

San Telmo Museoa
Zuloaga plaza 1. -20003- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatearen 50. urteurrena ospatzeko ekitaldia izango da.

Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Eneko Goia Donostiako alkatea, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua eta Juana Goizueta Zuzenbide Fakultateko dekanoa ekitaldiaren buru izango dira.

Ekitaldian izango dira ere Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Xabier Ezeizabarrena Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea, Maria Jesus San Jose Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburua, eta Carmen Adan Euskadiko fiskal nagusia, hurrenez hurren.

EGITARAUA

17:50 Agintariei harrera

18.00etan: Ekitaldia:

  • Donostiako Orfeoiaren gazte-abesbatza.
  • Juana Goizueta, dekano andrearen mintzaldia.
  • Eneko Goia alkate jaunaren mintzaldia.
  • Hitzaldia: Ignacio Muñagorri, Zigor Zuzenbideko katedraduna. lehenengo promozioko irakasle jaunaren hitzaldia.
  • Argazkia eta aurreskua: Lehen promozioko ikasle, irakasle eta AZPko kideak oholtzara igoko dira argazki bat ateratzeko eta ohorezko aurreskua dantzatuko zaie.
  • Cristina Uriarte, Hezkuntza sailburua andrearen mintzaldia.
  • Markel Olano diputatu nagusi jaunaren mintzaldia.
  • Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektore andrearen mintzaldia.
  • Dekano ohien familia argazkia.
  • Agintarien familia argazkia.
  • Musika emanaldia: “Justizia”, Martxel Rodríguez, Led Silhouette dantza konpainiako zuzendarikidea.
  • Mokadua Klaustroan.