euskaraespañol

Kriminologiako Euskal Institutuaren ikasturte hasierako irekiera-ekitaldia

Noiz eta non

2018/11/22, 19:30 - 00:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Donostian, Antonio Beristain irakaslearen omenezko VIII. Topaketaren esparruan, egingo da Kriminologiako Euskal Institutuaren ikasturte berria irekitzeko ekitaldia.

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua
  • Agustin Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
  • Mª Jesus Carmen San Jose,  Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburua
  • Jose Luis de la Cuesta, Kriminologiako Euskal Institutuko zuzendaria
  • Enrique Ullibarriarana, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza

Hasierako lezioaz Manuel Lezertua, Ararteko, arduratuko da eta izenburu hau duen hitzaldia emango du: ‘‘Víctimas, ciudadanía y democracia: la experiencia del Ararteko’.

Edizio honetan Jean Pinatel 2018 Ikerketa sariaren sariduna honako izan da:

  • David Moreno Moreno, ‘Víctimas-Agresoras. Estudio de los roles implicados en la Violencia Escolar desde una perspectiva ecológica’ izeneko lanagatik.