euskaraespañol

Enpresari Aplikatutako Ekonomia Zirkularra masterreko I. promozioa graduatzeko ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2021/07/02

Kokapena

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Hartzaileak:
Ikasle
Irakaskuntza eta Ikerkuntzako Pertsonala

Deskribapena

Ostiralean, uztailak 2, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) " Enpresari Aplikatutako Ekonomia Zirkularra " masterreko lehen edizioaren ikasturte amaierako ekitaldia egingo da, eta horretan graduatutako 23 ikasleei diplomak emango zaizkie.

Hau da Estatu osoan ezaugarri horiek dituen lehen masterra da, eta industriari aplikatutako ikuspegiarekin diseinatuta dago. Graduondoa Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatzen du, Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan.

Ekitaldian parte hartuko dute:

- Guillermo Quindós, Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea

- Amaia Barredo, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailako Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea.

- Rikardo Minguez, “Enpresari Aplikatutako Ekonomia Zirkularra” masterren zuzendaria.

- José María Fernández Alcalá, Ihobe-Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoko Ekonomia Zirkularreko zuzendaria.