Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako graduazio ekitaldia Eibarren

Noiz eta non

2019/10/10, 18:00

Kokapena

Eibar (Gipuzkoa)

Deskribapena

Eibarko Hezkuntza Esparruko Areto Nagusian 2018/2019 ikasturtean UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarren titulatu berri diren ikasleen graduazio ekitaldia izango da.

Aipatutako ekitaldian Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Graduko 5. promozioko titulatutei diplomak emango zaizkie, eta baita Kontrola Sare Elektriko Adimentsu eta Sorkuntza Banatuen Masterreko ikasleei ere.

Egitaraua

  • Graduatutako ikasleen argazki saioa.
  • Ekitaldi akademikoaren hasiera. Oihana Aristondo, Eibarko koordinatzaile andrearen hitzak.
  • Alberto Albistegui, Eibarko udaleko zinegotzi jaunaren hitzak.
  • J.Xabier Ostolaza, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendari jaunaren hitzak.
  • Juan Alday, Egoitza Zentroko zuzendari jaunaren hitzak.
  • Ikasleen ordezkarien hitzak.
  • 2018/2019 ikasturtean graduatutako ikasleen Diploma banaketa.
  • Adolfo Morais, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuorde jaunaren mintzaldia.
  • Txelo Ruiz, UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordearen mintzaldia.
  • Eibarko ataleko ikasleen dantza erakustaldia eta UPV/EHU koroaren ekitaldia.
  • Lunch-a.