euskaraespañol

Psikologia Fakultatearen graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2019/11/29, 17:30 - 00:00

Kokapena

Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologiako graduatuen VII. Promozioko 207 ikasleei diplomak banatuko zaizkie.

Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Gabriela Chotro Psikologia Fakultateko dekanoa ekitaldiaren buru izango dira. Ekitaldian Unai Arrieta Iharduera Fisikoa eta Kirolaren psikologoak  zein EHUalumnik parte hartuko du ere.

Ekitaldi jendetsua izango da, graduatu berriak eta beren senide eta lagunak bertan izango baitira. VII. promozioko graduatu egin den ikasleriaren inguruan ikus-entzunezko muntaia ikusiko da eta, ekitaldiari amaiera emateko, musika emanaldia eskainiko da.

EGITARAUA

  • Ekitaldiaren irekiera eta ongietorria. Gabriela Chotro, Psikologia Fakultateko dekanoa.
  • Unai Arrieta, Iharduera Fisikoa eta Kirolaren psikologoaren agerraldia.
  • VII. Promozioko ikasleriaren inguruan ikus-entzunezko muntaia.
  • Diploma banaketa.
  • Gradu Amaierako Lan Onenaren saria emango da.
  • Karrera Amaierako sari bereziak banatuko dira.
  • Ekitaldiaren amaiera. Agustin Erkizia, Gipuzkoako Campuseko errektoreordea.
  • Musika emanaldia eta ‘Gaudeamus Igitur’ ereserkiaren abestea.