euskaraespañol

Hezkuntzako ikasleen graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2019/11/28, 17:30 - 00:00

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostegunean, azaroak 28, 17:30etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Areto Nagusian egingo da Hezkuntza eta Kirola Fakultateko Haur Hezkuntzako eta lehenengo Hezkuntzako graduetako ikasleen graduazio ekitaldia.

Ivan Igartua Ugarte Arabako Campuseko errektoreordeak zuzenduko du ekitaldia, eta Miren Artaraz Miñon Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinaziorako zuzendaria eta Igor Camino Ortiz de Barron fakultateko dekanoa izango dira bertan. Era berean, Begoña Errasti Oregi fakultateko irakasle ohiak hitzaldia emango du promozioko ikasleei, 2018-2019 ikasturtean 179 ikasleei, diplomak eman aurretik.