Haur Hezkuntzako ikasleen graduazio ekitaldia
Noiz eta non
2019/06/14, 18:00 - 00:00
Kokapena
Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Haur Hezkuntzako Graduko graduazio ekitaldia ospatuko da. Jarduera jai-giroan ospatuko da, ikasleak eta beren senide eta lagunak bertan izango baitira. Ekitaldiaren buru J. Inazio Marko UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanoa izango da eta lagun izango ditu Luispe Gutierrez irakaslea eta Haizea Marcos eta Eider Lizaso ikasleak.
EGITARAUA
- Dekanoaren ongi etorria
- Irakaslearen hitzak
- Ikasleen hitzak
- Abestia (bertsoa)
- Tituluen banaketa
- Ikus-entzunezko emanaldia
- Dekanoaren agurra