euskaraespañol

Graduazio ekitaldia Gasteizko Ingeniaritza Eskolan

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2022/04/01

Irudia

Gasteizko Ingeniaritza Eskolako ikasleek graduazio ekitaldian jaso zuten titulua, Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko ekitaldi aretoan.

Guztira 203 ikaslek hartu zuten parte Manoli Igartua Olaechea Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko errektoreordea buru izan zuen zeremonian, eta bertan izan ziren Ramiro González, Arabako ahaldun nagusia, Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea, Miren Artaraz Miñón, Eusko Jaurlaritzaren Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria, Alberto Lalana, Nafarroako Volkswagen-ekoa, eta  Zuriñe Gómez de Balugera López de Alda Eskola zuzendaria.

Gainera, ekitaldian zehar, Volkswagen Navarra enpresa saritu zen Eskolarekin izandako lankidetzagatik, eta banatu ziren titulazioagatiko espediente onenaren sariak:

TITULAZIOA

ESPEDIENTERIK ONENEKO IKASLEA

Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua

AITOR FERNÁNDEZ LÓPEZ DE AGUILETA

Ingeniaritza Mekanikoko Gradua

JON ANDER CALLEJA CORCUERA

Industria Kimikaren Ingeniaritzako Gradua

NEREA HERRÁN DÍAZ DE ARGOTE

Kudeaketarako Informatika eta Informazio Sistemak Ingeniaritza Sistema

DECEBAL AITOR ISPAS GIL

Automobilgintzaren Ingeniaritzako Gradua DUALA

OIER SISTIAGA GAZTAÑAGA

Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Masterra

PEIO BASALDUA RODRÍGUEZ