euskaraespañol

Graduazio ekitaldia Letren fakultatean

Noiz eta non

2019/11/22, 00:00 - 00:00

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostiral honetan, azaroak 22, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko areto nagusian egingo da ikastegi horretako ikasle egresatuen graduazio ekitaldia.

Goizean, 12:00etan hasita, Filologia, Ingeles Ikasketa, Euskal Ikasketa eta Itzulpengintza eta Interpretazioko titulazioei dagozkien ikasleen graduazio ekitaldia egingo da.

Ekitaldi honetan parte hartuko dute Nekane Balluerka Lasa UPV/EHUko errektoreak, Miren Artaraz Eusko Jaurlaritzaren Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak eta Iñaki Bazán Letren Fakultateko dekanoak. Amabitxi gisa Alazne Landa arituko da, UPV/EHUko Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa saileko irakaslea.

Arratsaldean, 18:00etan hasita, Historia, Artearen Historia eta Geografia eta Lurralde Antolakuntzaren titulazioetako ikasle egresatuen txanda izango da.

Ekitaldi honetan hartuko dute parte Iván Igartua Arabako Campuseko errektoreordeak eta Iñaki Bazán Letren Fakultateko dekanoak. Aitabitxia Antonio Rivera izango da, UPV/EHUren Garaiko Historia saileko katedraduna.