euskaraespañol

UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko XVIII. Lasterketaren aurkezpen-ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2020/03/06 Noiz arte: 2020/03/04, 12:00 - 00:00

Kokapena

Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza
Arriola 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Donostiarrak Kirol Klubak antolaturiko Udaberriko XVIII. Lasterketaren aurkezpena egingo da prentsaurrekoan.

Aimar Insausti Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusaren garapenerako eta Kanpo harremanetarako zuzendaria eta Javier Fuentes Donostiarrak Kirol Klubaren presidentea ekitaldiaren buru izango dira. Halaber lasterketaren zuzendari Josean Soroak eta klubaren kide Marian Piñeirok ekitaldian parte hartuko du ere.

Ekitaldian 1 zenbakidun dortsalak banatuko dira; Alberto Iñurrategiri zein Bera Bera emakumenezko eskubaloi taldeari. Azken honen dortsala taldeko buru den Alba Menendezek jasoko du.

UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko Lasterketaren edizio honetan proiektu solidario bat lagunduko du, beraz 0 zenbakidun dortsal laguntza ekonomiko bat ere banatuko zaio Wanawake Mujer elkarteari, bereziki Maua proiektuarentzako. Wanawake (swahiliz emakumeak ) garapen bidean dauden herrialdeetan lan egiten duen elkartea da, bereziki Afrikako kontinentean, eta emakumearen rola sustatzen du aldaketa sozialaren motor gisa. Dortsala erakundeko presidentea den Monica Batanek jasoko du.

Lasterketa martxoaren 15ean (igandea), 10:00etan, ospatuko da, irteera eta amaiera Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusean izanez. Lasterketak 1.500 hartzaile inguru izatea du helburu nagusia. Hauek Donostiako gune esanguratsuenetatik korrika egingo dute, 10.000 metro egin arte.