euskaraespañol

Gipuzkoako Campuseko espediente onenei omenaldia

Noiz eta non

2018/11/21, 17:30 - 00:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko 2017/2018 ikasturteko espediente onenei omenaldia egingo zaie.

Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea eta Agustin Erkizia Gipuzkoako Campuseko errektoreordea ekitaldiaren buru izango dira. Halaber, Ander Aizpurua Kutxa Fundazioko zuzendari nagusiak hitzaldia eskainiko du. Izenburua: ‘Bikaintasuna’. Ekitaldiaren amaieran Garikoitz Mendizabal txistulariak eta Aitor Furundarena soinujoleak musika emanaldia eskainiko dute.

Egitaraua

  • Taldeko argazkia zentroaren kanpoaldean
  • Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Agustin Erkizia jaunaren agurra
  • Kutxa Fundazioaren zuzendari nagusi Ander Aizpurua jaunaren hitzaldia
  • Ikasleen ordezkari Helene Colomo andrearen hitzak
  • 2017/2018 ikasturteko espediente onenei  omenaldia
  • Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Nekane Balluerka andrearen mintzaldia
  • Musika emanaldia Garikoitz Mendizabalen eta Aitor Furundarenaren eskutik
  • Mokadua