euskaraespañol

Donostiako Orfeoia-UPV/EHU XVIII. sariaren banaketa ekitaldia

Noiz eta non

2019/04/05, 19:00 - 00:00

Kokapena

Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

José Luis Loidik, Lourdes Yarzak eta Raúl del Toro Solak jasoko dute Donostiako Orfeoia-UPV/EHU saria. Hemezortzigarren ediziora iritsi da aurten bi helbururekin sortutako saria: musika munduko ibilbidea aitortzea eta musika ikerketa bultzatzea. José Luis Loidik eta Lourdes Yarzak saria jasoko dute, musika tresnen “Ikusteko musika” bilduma sortzeagatik eta horri zabalpena emateagatik, eta musika ikerketaren saria, berriz, Raúl del Toro Solak jasoko du, 'La obra para órgano del padre José Antonio de Donostia (1886-1956)' doktorego tesiagatik.

Ekitaldi akademikoan parte hartuko dute: Donostiako Orfeoiko presidente José María Echarri eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Agustín Erkizia.

 Amaieran, 19:45ak aldera, Donostiako Orfeoiak publikoari irekitako emanaldia eskainiko du, aurten zarzuela zatiak izango dituena ardatz. Sarrera irekia da.