euskaraespañol

Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" irakasleari gorazarre ekitaldia

Noiz eta non

2019/11/13, 11:00 - 00:00

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitatea Carlos Santamaría Zentroan, Donostian,  Euskal Herriko Unibertsitateak 20 urte luzez bere Klaustroko kide izan zen Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" irakasleari gorazarre ekitaldia egingo dio. Emanaldian Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sariak ere banatuko dira.

Txillardegi Aretoaren inaugurazio ekitaldia.

  • Agustin Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen ongietorria.
  • Jone Forcadaren hitzak, Txillardegi familiaren izenean.
  • Fito Rodriguez irakaslearen hitzak.

Txillardegi Hausnartu Sarien banaketa ekitaldia.

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Soziolinguistika Klusterrak antolatuta eta, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa duten Txillardegi Hausnartu Sarien banaketa ekitaldia.

Nekane Balluerka, Euskal Herriko Unibertsitatearen errektoreak ekitaldiari amaiera emango dio.