euskaraespañol

‘Memoriaren Plaza Unibertsitatean’ erakusketaren inaugurazio ekitaldia

Noiz eta non

2019/03/21, 10:30 - 00:00

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

‘Memoriaren Plaza Unibertsitatean’ erakusketaren inaugurazio ekitaldia egingo da. Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) antolatu dute.

Honako hauek parte hartuko dute ekitaldian:

  • UPV/EHUko errektore Nekane Balluerka
  • Gizarte Zientzien Didaktika Saileko irakasle eta Adi-adian proiektuaren UPV/EHUko koordinatzaile Pello Urkidi

Horrez gain, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko ordezkariak ere bertan izango dira.

Erakusketa martxoaren 21etik 29ra egongo da ikusgai, UPV/EHUko Centro Carlos Santamaría zentroko Txillardegi aretoan, Donostian. Erakusketa antolatu ahal izateko, beharrezkoa izan da Eusko Jaurlaritzaren eta hiru euskal unibertsitateen bizikidetzaren eta giza eskubideen aldeko konpromisoa. Helburu nagusia da ikasleek ezagutu dezatela azken hamarkadetan Euskadin bizitako indarkeriaren historia.

Halaber, UPV/EHUko ikasleen eta irakasleen artean hausnarketa kritiko partekatu eta belaunaldi-artekoa izateko gune bat sortu nahi da, iraganari buruz hausnartzeko eta memoriaren orainaldi eta etorkizunaren esanahiari buruzko elkarrizketa pedagogiko bat bilatzeko. Horren helburua da euskal gizarteko hurrengo belaunaldien arteko bizikidetza bermatzea, giza eskubideekiko errespetua oinarri hartuta. Era horretan, erakusketarekin batera hainbat tailer didaktiko egingo dira; UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko 300 ikasle inguruk hartuko dute parte bertan.