euskaraespañol

XXXVIII Uda Ikastaroen Irekiera-ekitaldia

Noiz eta non

2019/06/19, 18:00 - 00:00

Kokapena

Miramar Jauregia
Mirakontxa Pasealekua 48. -20007- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

XXXVIII Uda Ikastaroen Irekiera-ekitaldia izango da Donostiako Miramar Jauregian. Ikasgai magistrala Javier Aizpuruak eskainiko du, CFM-Materialen Fisika Zentroko (UPV/EHU-CSIC zentro mixtoa) zuzendariak eta DIPC-Donostia International Physics Centre-ko kideak. Aizpurua argiaren eta materiaren arteko elkarrekintza aztertzen ari da nanoeskalan, eta arreta berezia jarri du nanoantena metaliko eta plasmonikoen erantzun optikoan. Hiztaldiaren izenburua: 'Argia txiki egiten denean'.

Ekitaldian izango dira:

  • Iñigo Urkullu, Lehendakaria
  • Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea
  • Markel Olano, Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusia
  • Eneko Goia, Donostiako Alkatea
  • Rafael Pardo, BBVA Fundazioko zuzendaria
  • Itziar Alkorta, Uda Ikastaroen zuzendaria