euskaraespañol

AEHE-Historia Ekonomikoaren Espainiako Elkartearen XIII. Nazioarteko Kongresua burutu da: Zientzia, teknologia, berrikuntza eta garapen ekonomikoa perspektiba historikoan

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2022/09/14

Irudia
AEHE - Historia Ekonomikoaren Espainiako Elkartearen Nazioarteko Kongresua egin zen Bizkaia Aretoan.

Abuztuaren 30etik irailaren 2ra bitartean, AEHE - Historia Ekonomikoaren Espainiako Elkartearen Nazioarteko Kongresua egin da Bilboko UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, pandemia dela eta bi urtez atzeratua izan eta gero. Politika Publikoen eta Historia Ekonomikoaren Sailak antolaturiko ekitaldi honetara hirurehun aditu baino gehiago hurbildu dira kongresuko hogeita hamar mahai tematikoetan parte hartzera.

Horretaz gain doktoregaientzat formakuntza jardunaldi bat eta  Investigaciones de Historia Económica aldizkariaren Fast-Track saio bat ere burutu dira.

Kongresuan, Torontoko Unibertsitateko irakasle Dan Breznitzek, berrikuntza azkarrean eta bere globalizazioan oinarritutako industrietan adituak, hitzaldi gonbidatua eman zuen, baita berrikuntza-politiken banaketa-inpaktuari buruzko ikerketa aitzindaria ere.

Kongresuak zenbait erakunderen babesa jaso du: Nortegas, Iberdrola, Euskadiko Parke Teknologikoak eta Eusko Jaurlaritza. Beste zenbait laguntzaile gisa aritu dira: Innobasque, Ideko, Ormazabal-Velatia, Tecnalia, Aguirre y Aranzabal (AYA), Armagintzaren Museoa (Eibar), La Encartada fabrika-museoa, Asociación Armera, Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartea, Bilboko Udala eta Bilboko Itsas Museoa.

Bestalde, AEHEren sari banaketan saileko zenbait kide sarituak izan dira. Elena Catalánek (Kantabriako Unibertsitateko Miguel Ángel Bringasekin batera) 2020ko Docentia Saria jaso du, Historia Ekonomikoko irakaskuntzaren hobekuntzan eta berrikuntzan egindako ekarpenagatik. Ernesto López Losa eta Santiago Piquero Zarauzek, bestalde, Earl J. Hamilton 2022 saria jaso dute (2021ean Espainian argitaratu gabeko aldizkarietan agertutako historia ekonomikoko artikulurik onena), European Review of Economic History aldizkarian argitaratutako “Spanish Subsistence Wages and the Little Divergence in Europe, 1500 – 1800” lanarengatik.