euskaraespañol

Esker ona egindako zerbitzuei

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2019/12/17

Irudia
Argazkia: Mikel Mikel Mtnez. de Trespuentes. UPV/EHU

Nekane Balluerka errektorea bertan zela, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak ekitaldi bana antolatu zuen Bilbon, Donostian, Leioan eta Gasteizen, Euskal Herriko Unibertsitateak azken urte honetan erretiroa hartu duten eta hogeita bost urte, mende laurdena, bete duten pertsona guztiei egindako esker ona eta aintzatespena erakusteko.

Errektoreak azpimarratu zuen bezala, "zuen dedikazioaren adibideak guztiok konprometitzen gaitu markatu duzuen bideari jarraitzen, bertatik ikasten, unibertsitateari gure lana eta ahalegina eskaintzen, egunetik egunera, urtetik urtera, unibertsitate hobea erdiesteko helburuarekin".