euskaraespañol

Agurtzane Ortiz, Bilboko Mediku Zientzien Akademiako presidente berria

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea Neurozientzietan doktorea eta Psikiatrian espezialista da

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2023/05/05

Irudia
Agurtzane Ortiz, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea | Argazkia: Bilboko Mediku Zientzien Akademia

Neurozientzietan doktore eta Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasle Miren Agurtzane Ortiz aukeratu dute apirilaren 25ean,           Bilboko Medikuntza Zientzien Akademiako presidente. Erabakia aho batez hartu da euskal erakundearen Batzar Nagusian, eta, ondorioz, 128 urte baino gehiagoko historian lehendakari izango den lehen emakumea da. Ortizek Ricardo Franco ordezkatu du presidentetzan.

Miren Agurtzane Ortiz Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna da (1989); Neurozientzietan doktorea eta Psikiatrian espezialista. UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Neurozientzia-Psikiatriako irakaslea da 1993tik; bere Psikiatria Arloko koordinatzailea eta Neurozientzien Saileko Kontseiluko kidea hainbat ariketatan. Gainera, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanordea izan da 2004tik 2021era, eta hainbat unibertsitate-, mediku-, eta mediku hezkuntza-batzordetan parte hartu du.

Ortizek irakaskuntzan eta dibulgazioan jardun du, bai graduan, bai graduondokoan, bai hainbat erakunde eta instituziotan, eta hainbat kongresu eta jardueratan parte hartu du hizlari eta antolatzaile gisa. Gainera, hainbat zientzia-lan, liburu eta liburu-kapitulu idatzi ditu, eta euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko biltzarretan lagundu du. Azkenik, nabarmendu behar da hainbat ikerketa-talde eta -proiektutan parte hartu duela, honako arlo hauetan zentratuta: gaixotasunaren alderdi psikosozialak, osasun mentala, kronikotasuna, hirugarren adina eta irakaskuntzako ikerketa.