euskaraespaƱol

Loaren kalitatea hobetzeko, jarduera fisikoa

UPV/EHUren tesi batean ondorioztatu denez, ariketa fisiko aerobikoak gehiegizko pisua/obesitatea eta hipertentsio arteriala dituzten pertsonen sedentarismoa murriztu eta loaren kalitatea hobetzen du

  • Ikerketa

Lehenengo argitaratze data: 2021/12/21

Irudia
Aitor Martinez de Aguirre. Argazkia: Nuria Gonzalez. UPV/EHU

Aitor MartĆ­nez de Aguirre Betolazak defendatutako doktorego tesiaren helburu nagusiak honako hauek ziren: lehen mailako hipertentsio arteriala (HTA) eta gehiegizko pisua/obesitatea dituzten pertsona fisikoki ez aktiboen artean, loaren kantitatea eta kalitatea eta jarduera fisikoaren maila eta jokabide sedentarioa aztertzea, baita ariketa fisiko aerobikoko 16 asteko zenbait programak bihotz modulazio autonomoan eta hemodinamikoan dituzten ondorioak ere.

Horretarako, HTA eta gehiegizko pisua edo obesitatea dituzten 242 pertsona fisikoki ez aktibok parte hartu zuten EXERDIET-HTA ikerketan. Gainbegiratutako ariketa fisiko aerobikoko hiru esku hartze taldeetako bat (16 aste) esleitu zitzaien edo jarduera fisikoa egiteko gomendioak ematen zituen arreta-kontrol talde bat. Talde guztiek dieta hipokaloriko bat egin zuten. Esku hartzearen aurretik eta ondoren, parte hartzaile bakoitzari proba hauek egin zitzaizkion: tentsio arterialaren, bihotz-biriketako gaitasunaren (BBG), jarduera fisikoaren mailaren, jokabide sedentarioaren eta loaren kalitatearen neurketa antropometrikoak. Gainera, 30 pertsona osasuntsuren (HEALTHY) lagin bat bildu zen, esku hartzearen aurretik alderatzeko.

ā€œGehiegizko pisua/obesitatea eta HTA dituzten pertsona fisikoki ez aktiboen artean loaren nahasmenduak (loa iraupen laburrekoa eta eraginkortasun eskasekoa izatea) tentsio arterial altuarekin eta obesitate abdominalarekin lotuta daudela berresten du emaitzen analisiakā€, azaldu du Aitor MartĆ­nezek. Beste alde batetik, ez zuen ematen loaren eredua biztanleria horretako BBG mailarekin lotuta zegoenik.

Bere ondorioen arabera, portaera sedentarioaren eta intentsitate ertain-handiko jarduera fisikoaren arteko aldeak baliagarriak izan daitezke populazio baten osasun profila definitzeko. ā€œGainbegiratutako ariketa fisiko aerobikoko programa eraginkorra izan zen gehiegizko pisua/obesitatea eta HTA dituzten pertsona helduen jarduera mailak handitzeko, portaera sedentarioa murrizteko eta loaren kalitatea hobetzeko. Azelerometria eta IPAQ bidez neurtutako datuak ez ziren konparagarriak, baina bai osagarriakā€, nabarmendu du.

Gainera, ariketa fisiko aerobikoa banaka diseinatu eta gainbegiratu zen kasuetan, nerbio sistema autonomoan hobekuntza handiagoak ikusi ziren eta talde guztietan antzeko ondorioak izan zituen, jardueraren intentsitatea eta bolumena edozein izanik ere.

Doktore berriaren ustez, ā€œintentsitate handiko eta bolumen txikiko jarduera fisikoko aldizkako programa bat, dieta osasungarri batekin konbinatuta, HTA duten pertsonen arrisku kardiobaskularra murrizteko mekanismo seguru eta eraginkortzat hartu beharko litzatekeā€.

Informazio osagarria

Aitor MartĆ­nez de Aguirre Betolazaren doktore tesia, ā€˜Lehen mailako hipertentsio arteriala eta gehiegizko pisua/obesitatea dituzten pertsona fisikoki ez aktiboen jarduera fisikoaren maila, portaera sedentarioa, loaren kalitatea eta erantzun kardiako autonomoak, ariketa fisiko aerobikoko zenbait programaren aurretik eta ondoren: EXERDIET-HTA azterketaā€™, Sara Maldonado MartĆ­n doktoreak eta IƱigo Mujika AntĆ³n doktoreak zuzendu dute, Jarduera Fisikoa eta Kirola Doktoregoko programaren barruan. Bikain Cum Laude kalifikazioa eta nazioarteko aipamena lortu ditu. Joan den azaroan, doktorego tesi onenaren saria jaso zuen Bioarabako Ikerketa eta Berrikuntzako XXII. Jardunaldietan.