euskaraespañol

Alicia Alonso aukeratu dute Espainiako Elkarte Zientifikoen Konfederazioko presidenteorde

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2023/03/28

Irudia
Alicia Alonso Zientzia eta Teknologia Fakultatean | Argazkia: UPV/EHU

Alicia Alonso Izquierdo, UPV/EHUko Biokimika eta Biologia Molekularreko katedraduna, Espainiako Elkarte Zientifikoen Konfederazioko (COSCE) presidenteorde izendatu dute martxoaren 21ean Zuzendaritza Batzordea berritzeko egindako hauteskundeetan. Perla Wahnón Benarroch, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Kimika Fisikoko katedraduna, lehendakari aukeratu zuten.

80 bat elkarte zientifiko biltzen dituen COSCEk, 2003an hasi zuen bere ibilbidea Espainiako komunitate zientifikoa bai gizartearekin zein botere publikoekin interlokutore koherente eta integratu bihurtzeko asmoz. Hain zuzen ere, bere helburuen artean daude herriaren garapen zientifiko eta teknologikoa ahalbidetzea, bai gizartearen zein botere publikoen aurrean interlokutore kualifikatu eta bateratu bezala jokatzea zientziaren arloko kontuei dagokienez, eta baita zientziaren papera sustatzea eta bere zabalkundean laguntzea kulturak duen beharrezko eta ezinbesteko osagai bezala. Espainiako Elkarte zientifikoen Konfederazioaren helburu dira, baita ere, gizartea kontzientziatzea zientzian inbertitzeak dakartzan onuren gainean eta "harrobia" zaintzea ENCIENDE proiektua (ikastetxeetan zientziaren irakaskuntza sustatzeko proiektua) bezalako ekimenekin.

Bere proiektuetako batzuk Estatuko Aurrekontu Orokorretan I+G+Bko inbertsioaren urteko ebaluazioa da, urteko jarraipen-txosten baten bidez, eta Ministerioarekin elkarrizketa erregularreko ildo bat mantentzea. Halaber, txostenen bidez, ikertzen ari diren animalien erabilerari buruzko araudia egiteko prozesuetan parte hartzen du.
 

Alonsok hainbat aintzatespen jaso ditu bere ibilbidean zehar. 2017an, Espainiako Elkarte Biofisikoaren Manuel Rico ‐ Bruker saria jaso zuen, Espainian egindako biofisikako ikerketa-karrera bat saritzeko, eta, 2019an, Getxoko Udalak Kultura Zientifiko eta Berritzailearen Aixe Getxo saria eman zion. Aurretik, XI. Jordi Camp saria jaso zuen, produktu tentsioaktiboen ikerkuntzari dagokiona.