euskaraespañol

Zientziarekiko otorduak Lascarayn

Noiz eta non

2018/11/14, 13:30 - 00:00

Kokapena

Bideokonferentzia gela - Lascaray Ikergunea
Miguel Unamuno 3. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Asteazkenean, azaroak 14 dituela, 13:30etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko Lascaray Ikerguneko bideo-hitzaldietarako aretoan, ‘Zientziarekiko otorduak Lascarayn’ ekimenaren jardunaldi berria egingo da. Oraingoan jardunaldiko hizlaria Javier Gamboa izango da, Biogenetics enpresaren fundatzailea, egungo kontseilari ordea eta zuzendari zientifikoa. Bere aurkezpenak ‘Basque Biotech Company. Es posible…?’ [Basque Biotech Company. Posible al da?] du izena eta bertan azalduko du bere jardun profesionala eta bere ikerketa ildo nagusiak.

‘Zientziarekiko Otorduak’ Lascaray Ikerguneak aldian-aldian antolatzen duen jarduera da, non ikertzaileek beren esperientziak eta beren posizioa sendotzera eraman dituzten estrategiak partekatzen dituzten, bai eta beren ikerketa ildo garrantzitsuenak aurkeztu ere. Jardueraren jasotzaile dira, ikerkuntzan eta garapenean interesatutako ikasleak, prestakuntzari ekin berri dioten ikertzaile gazteak, prestakuntzan ari diren ikertzaile gazteak, finkatutako ikertzaile gazteak, ikertzaile nagusiak eta ikerketa taldeetako arduradunak eta, oro har, irakasle/ikertzaileak.

Bertaratzeko interesa luketenek mezu elektroniko bat igorri behar diote mbegona.suarez@ehu.eus helbideari azaroaren 13a baino lehen, astearteaz.

Saioan zehar, pizza eta edari freskagarriak eskainiko zaizkie bertaratzen direnei.