euskaraespañol

AMBAR Elkarteak itsas faunaren lehorratzeei buruzko bideoa aurkeztuko du PiEn

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2021/02/20, 12:00

Deskribapena

Euskadiko Lehorreratze Sareak egiten duen lanaren aurkezpena


Plentziako PiE-UPV/EHUko Itsas Estazioan aurkeztuko den bideoaren xedea da herritarrei jakinaraztea zer den eta nola funtzionatzen duen Euskadiko Lehorreratze Sareak, ze motatako animaliak iristen eta artatzen diren euskal kostaldean eta zer-nolako helburu eta funtzio duten biltzen diren lagin biologikoek.

Horrez gain, ikus-entzunezko dokumentu honek adierazten du zetazeoen garrantzia itsas ekosistemen kontserbazio egoera ‘bioindikatuz’. Halaber, Plentziako Itsas Estazioan laginen erregistro egoki bat izan beharra erakusten du, bertako ehunen ‘biobankoa' (edo Biscay Bay Environmental Biospecimen Bank) funtsezko pieza baita Euskadiko Lehorreratze Sarean. Hau guztia Ambar Elkarteko langile boluntarioek modu altruistan egindako grabazioan kontatzen da.

Ekimen hau Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eskutik egin da 2020an, eta Amaia Barredo Ingurumeneko sailburuordea eta Asier Arrese Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria izango dira ekitaldian. Bertan parte hartuko dute, besteak beste, Leire Ruiz AMBAR Elkarteko presidente eta Euskadiko Lehorreratze Sareko zuzendariak eta Ionan Marigomez PiEko zuzendariak.

Aurkezpenaren ostean, bideo hau AMBAR Elkarteko sare sozialetan ikusi ahal izango da.

 

https://www.facebook.com/ambarelkartea.org/

https://twitter.com/ambar_elkartea?lang=eu