euskaraespañol

ANIHO proiektuaren jarduerak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2022/10/26 Noiz arte: 2022/10/28

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

ANIHO - VIII SHLA Ikertzaile Gazteen VI. Jardunaldia

Asteazkenean, urriak 26, 15:00etatik aurrera, UPV/EHUko Letren Fakultateko 0.15 gelan, ANIHO – VIII SHRA Ikertzaile Gazteen Nazioarteko VI. Jardunaldia egingo da, ‘La recepción de la Antigüedad desde el Medievo hasta el mundo contemporáneo [Antzinatearen harrera Erdi Arotik gaur egungo mundura]’ izenburupean.

Online jarraitu ahal izango da.

Informazio zabalagoa: https://aniho.hypotheses.org/2802

VIII. Klasizismo eta Modernitate Jardunaldiak

Urriaren 27an, osteguna, eta 28an, ostirala, Klasizismoa eta Modernitatea VIII. Jardunaldiak izango dira Arabako Campuseko Micaela Portilla ikerguneko ekitaldi aretoan, ‘Antzinako Historiarekiko Grina. Antzinako historiaren historiografia Europan eta Latinoamerikan’ izenburupean.

Ekitaldia online jarraitu ahal izango da.

Informazio zabalagoa: https://aniho.hypotheses.org/2817

ANIHO / ANIWEH proiektuaren xedea da aztertzea nola islatzen den Antzinaroa —eta, bereziki, Grezia eta Erroma— Europako eta Latinoamerikako gizarte modernoen errealitate nazionaletan (1789-1989). Azken urteetan, interes akademiko gero eta handiagoa pizten du aztertzeak nola eskuratzen den politikoki Antzinaroa historia nazionalak eraikitzeko; bestalde, mundu klasikoari dagokionez, gero eta nabarmenagoa da Antzinaroa Mendebaldeko gizarte modernoak osatzen laguntzen duten erreferentzia eta eredu kultural askoren iturria dela.