Antonio Garamendiren ikasgai magistrala

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2020/01/13

Antonio Garamendi. Argazkia: Mikel Mtnz. de Trespuentes

Antonio Garamendi CEOE patronaleko egungo presidentea izan da 2020ko ‘Encuentros con la empresa’ zikloaren baitan, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, Sarrikon. Iragan ostiralean burutu zen hitzaldi horretan 2020rako ekonomiak eta enpresak dituzten erronkak jorratu ziren. Bertaratutako ikasle guztien galderak erantzun zituen Garamendik, bakar bat ere saihesten ahalegindu gabe.  

Executive MBA-Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketako Masterra, Marketin eta Merkataritza Zuzendaritza Masterra eta Enpresen Sorkuntza eta Zuzendaritza Masterraren (MBAe3) edukien baitan kokatzen da hitzaldi hori.