euskaraespañol

Antzerkia: 'Porno vs Afrodita (edo I Love #gorkaurbizu)’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/03/15, 19:00

Deskribapena

Benetan Be konpainiak 'PORNO vs AFRODITA (edo I Love #gorkaurbizu)' obra dakar Bizkaia Aretora. Patricia Urrutiak zuzendu eta interpretatutako obra publiko gazte eta ez hain gazte bati zuzenduta dago, ezintasunak, asegabetasunak eta gainerako emozio sexual eta afektiboak partekatzeko eta beraien inguruan barre egiteko asmoz.

Sinopsia: Soinu-proba. Azken kontzertua Gaztetxean. Gaztetxea ixtera doa. Gazteak heldu zaizkigu eta ez dago inor lekukoa hartzeko prest. Taldearen azken kontzertua ere bada. Seme-alabek, lanek, nekeak, gain hartu dute. Soinu-proba aurrera doan heinean, taldekideen eta euren inguruko ume eta gazteen bultzada, galdera eta pasioen argazki musikala, zuzeneko bideoklipa, izango dugu zentzuen aurrean. Betiere, Porno eta Afrodita jainko-jainkosa basatien begirada apetatsupean.

Obra euskaraz antzeztuko da.

Obraren iraupena: 70 minutu

Sarrera doan

Informazio gehiago: www.ehu.eus/ehukultura-bizkaia