euskaraespañol

Arabako Campuseko nazioartekoak

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/09/17

Irudia

NON: Letren Fakultateko Areto Nagusia. NOIZ: 2021eko irailaren 17an. NORK: Nuria González.

 

Nazioarteko ikasleei eta SICUEri ongietorria emateko ekitaldietako hirugarrena, oraingoan Arabako Campusean. Trukeko ikasleek zuzenean ezagutu ahal izan zituzten UPV/EHUko ikasleentzako unibertsitate zerbitzuak eta campusek antolatutako kirol eta kultura jarduerak, bai eta hirian diren aisialdiko eta denbora libreko aukerak ere.

Ekitaldian parte hartu zuten M. Juncal Gutiérrez Mangado Euskara, Kultura eta Nazioartekotzeko errektoreordeak, Manoli Igartua Arabako Campuseko errektoreordeak, Estibaliz Cantó Gasteizko Udaleko Kultura zinegotziak eta Gorka Iturriaga Arabako Campuseko Kultura eta Kirol zuzendariak, Arabako Campusak eskaintzen dituen kultur eta kirol jarduerak aurkeztuz.

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus