euskaraespañol

Arabako campuseko Esperientzia Gelen VIII. jardunaldiak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2022/01/26 Noiz arte: 2022/01/27

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Urtarrilaren 26an eta 27an, 16.00etatik 19.00etara, Arabako Campuseko Letren Fakultateko Areto Nagusian, Arabako Campuseko Esperientzia Gelen VIII. Jardunaldiak egingo dira, "Bioaniztasun begiradak-Miradas de Biodiversidad" izenburupean.

Bi egun horietan, biodibertsitatera hurbiltzea izango da helburua, hainbat ikuspegitatik eta azterketa eremutatik, diziplina anitzeko eta zeharkako hausnarketa erraztuz.

Edizio honetan hizlari izango dira Unai Pascual García de Acilu (Ikerbasque irakaslea eta Basque Centre for Climate Change -BC3ko ikertzailea), Juan Ignacio Pérez Iglesias (Fisiologiako katedraduna eta Kultura Zientifikoko Katedrako zuzendaria, UPV/EHU), Jonathan Rubines García (biologoa, Ortzadarreko proiektuen zuzendaria) eta Gorka Belamendia Cotorruelo (Atariako koordinatzailea, Ingurugiro Gaietarako Ikastegia; Vitoria-Gasteizko Udala).

Sarrera librea izango da edukiera bete arte. Jardunaldiak Esperientzia Geletako ikasle eta irakasleei zuzenduta dauden arren jarduera akademiko gisa, jardunaldiak jende guztiarentzat daude zabalik.

Jardunaldiak streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira, EHUtb kanalaren bidez.

Informazio gehigarria