euskaraespañol

Arabako ‘Esperientzia Gelak’ Ikasturtearen Inaugurazioa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/09/26, 18:00

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Irailaren 26an, astelehena, 18:00etan, Arabako Campuseko ‘Esperientzia Gelak’ 2022-2023 ikasturteari hasiera emateko ekitaldia izango da Universidad del PaísVasco/Euskal Herriko/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko areto nagusian.

Ekitaldian izango dira Manoli Igartua Olaechea UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordea, Ramiro González Vicente Arabako ahaldun nagusia, Arantxa Ibáñez de Opacua Alzola Vital Fundazioko zuzendaria eta Jesús Ollora Olarte ACAEXA-AEIKE Esperientzia Geletako Ikasle eta Ikasle ohien Kultur Elkarteko burua.

Alberto Santana historialari eta UNED-Bergarako irakasleak emango dio ikasturte hasierako hitzaldia, ‘Una breve historia de la sexualidad en Vasconia' [Euskal Herriko Sexualitatearen historia labur bat] izenburupean, eta Aritz Ruiz González Arabako Esperientzia Geletako zuzendariak aurkeztuko du ekitaldia.