euskaraespañol

Arabako ‘Esperientzia Gelak’ Ikasturtearen Inaugurazioa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2022/09/27

Irudia
Arabako Esperientzia Gelek 2022-2023 ikasturteari hasiera emateko ekitaldia | Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Arabako Esperientzia Gelek 2022-2023 ikasturteari hasiera emateko ekitaldia egin da Letren Fakultateko Areto Nagusian, eta bertan izan dira Manoli Igartua Olaechea UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordea, Ana del Val Sancho Kultura eta Kiroleko foru diputatua, Arantxa Ibañez de Opacua Alzola Vital Fundazioko zuzendaria, Jesús Ollora Olarte ACAEXA-AEIKEko (Esperientzia Geletako Ikasle eta Ikasle ohien Kultur Elkarteko) presidentea eta Aritz Ruiz González Arabako Esperientzia Geletako zuzendaria.

Esperientzia Geletako ikasleek ez zuten huts egin eta bertan egon ziren, 244 ikaslek ikasturte honetan (123 Giza Zientzietako titulazioko ikasleak eta 121 Adinekoentzako Unibertsitate Ikastaroetako ikasleak) Alberto Santana historialari eta UNED-Bergarako irakasleak emandako inaugurazio lezioarekin gozatu zuten, "Una breve historia de la sexualidad en Vasconia"  [Euskal Herriko Sexualitatearen historia labur bat] izenburupean.

Aurten, lehendabizikoz, Arabako Campuseko ikastegi guztietan matrikulatutako ikasleak egongo dira Esperientzia Geletan, graduko ikasleekin batera. Izan ere, ikasturte honetan 55 irakasgairen eskaintza berri bat ireki da giza zientzietako titulazioa amaitu duten pertsona guztientzat.