euskaraespañol

Arantza Mendioroz UPV/EHUko ikertzaileak lortu du Grinzato saria

Saria Quantitative Infrared Thermography QIRT biltzarreko aurkezpen onenari esleitzen zaio

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/07/20

Arantza Mendioroz UPV/EHUko ikertzaileak eraman du Grinzato saria
Arantza Mendioroz UPV/EHUko ikertzaileak eskuratu du Grinzato saria

UPV/EHUko ikertzaileak defendatutako azterlanak bibrotermografia deitutako teknika erakusten du. Materialetako arrakala bertikalak detektatzeko eta horien ezaugarriak, neurriak eta sakonera ezagutzeko balio du, modu ez hondatzaile eta, aldi berean, laster batez.

Arantza Mendioroz UPV/EHUko ikertzaileak Grinzato Award saria eraman du. Sari hori Quantitative Infrared  Thermography QIRT biltzarreko batzorde zientifikoak esleitzen dio bertan aurkeztutako lan onenari. Aurten, topaketa Berlinen egin da ekainaren 25etik 29ra. Arantza Mendiorozek saria ex – aequo jaso zuen, Linz Austriako RECENDTeko Peter Burgholzerrekin batera.               

Egiten den biltzar bakoitzean, bi orrialdeko abstractak jaso ondoren, batzorde zientifikoak 5 idazlan hautatzen ditu batzordeko kideek egindako balorazioan puntuazio gorenak eskuratu dituztenen artean, eta sarirako proposatzen dituzte. Azterlanak aurkeztu egiten dira, eta biltzarreko saio berezi batean defendatzen dira, eta erabakia batzordearen ondorengo bilkuran hartzen da. Sariak ez du zuzkidura ekonomikorik, diploma bat besterik ez.

UPV/EHUko ikertzaileak defendatutako azterlana arrakala bertikalak detektatzeari eta ezaugarriak (neurriak eta sakonera) era ez hondatzailea eta, aldi berean, laster batean ezagutzeari lotuta dago. Teknikari bibrotermografia deitzen zaio eta, bertan, materialean ultrasoinu tren bat injektatzean da; era horretan, arrakalako bi ezpainak dardararazi egiten dira. Gainazal horien mugimendu erlatiboak beroa eragiten du eta, kamera infragorri baten bidez piezako gainazala behatuz, arrakala hor dagoela detekta daiteke, beroago agertzen baita.

Teknika ez hondatzailea 

‘Gure lanean, arrakala bertikalek eta denboran haiek izandako bilakaerak eragindako tenperaturaren modelo bat sortu dugu, eta inbertsio algoritmo bat garatu dugu, ezagutzeko modu kuantitatibo batean beroa sortzen duen eremua zein den, zein sakoneran dagoen eta tokian sortzen duen bero isuria zein den’, Arantza Mendiorozek azaldu duenez. Ezaugarri horiek guztiak ezagutzeko aukera aurrerapen nabarmena dira bibrotermografia kuantifikazio gaitasuna duen entsegu teknika ez hondatzaile gisa sendotu dadin.

Azterlana UPV/EHUko Teknika Fototermikoen Taldeak garatu du, eta haren arduradun nagusia Agustín Salazar katedraduna da. Hura Fisika Aplikatua I saileko kidea da Bilboko Ingeniaritza Eskolan, eta ikerketa Zaragozako Unibertsitateko Matematika Aplikatua sailarekin lankidetzan egin dute.