euskaraespañol

Argia

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/05/16

Irudia

NON: Errektoretza. NOIZ: 2021eko apirilaren 21ean. NORK: Jorge Navarro. UPV/EHU.

 

Ororen hasiera, bizitzaren sinboloa, gutxien espero duzunean oraindik ere harritzen gaituena.

UNESCOk erabaki zuen maiatzaren 16a Argiaren Nazioarteko Eguna izendatzea, laser bat 1960 aldera lehendabizikoz baliatu zela ospatzeko. Argia, zientzia lagun, ulertu eta erabiltzen ikasi dugun fenomeno natural hori, gaurko argazkian bezala, sarri harrapatzen gaituena bere edertasunarengatik.

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Udaberri (berezi) honi buruz zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus