euskaraespañol

Argitasuna tuneletik

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/02/22

Argitasuna tuneletik

NON: Biofisika EGOITZA Eraikinetik (Zientzia Parkea). NOIZ: 2021eko otsailaren 4a. NORK: Mikel Martinez de Trespuentes. UPV/EHU.

Tunelak ez dira leku erakargarriak izaten. Batzuetan, beldurtu ere egiten dira. Hala eta guztiz ere, Biofisika Institutura (UPV/EHU-CSIC) jotzen badugu EGOITZA Eraikineko pasabidea zeharkatuz, ezinegonaren sentsazioa desagertzen da aldaparen amaieran eraikin berde alaia eta bere ingurune basotsua ikusten ditugunean.

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Negu (berezi) honi buruz zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus