euskaraespañol

ARK2022 Roboten Zinematikako Aurrerapenei buruzko Nazioarteko 18. Sinposioa, Bilboko Ingeniaritza Eskolan

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2022/06/27 Noiz arte: 2022/06/30, 09:00

Kokapena

Bilboko Ingeniaritza Eskola I
Ingeniero Torres Quevedo plaza 1. -48013- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Ekainaren 27an, astelehena, 9: 00etan "18th International Symposium on Advances in Robot Kinematics" inauguratuko da. Lau egunetan zehar (astelehenetik ostegunera) roboten zinematikarekin zerikusia duten hainbat alderdi jorratuko dira kongresuan.

ARK-k (Advances in Robot Kinematics) roboten zinematikaren teoria eta aplikazioak aztertzen dituzten nazioarteko sinposio ospetsuak antolatzen ditu. Lehenengo ediziotik, ekitaldi honek autore adituenak erakarri ditu, ordutik hona parte-hartzaile kopurua eta eragin zientifikoa hazi egin da. ARK-k foro bat eskaintzen du roboten zinematikaren arloan lan egiten duten ikertzaileentzat, eta ikerketa-norabide berriak ematen ditu zinematikaren eta beste arlo batzuen artean loturak sortzean.

Inaugurazio ekitaldian izango dira:

  •  Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea
  •  Charles Pinto, Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendaria,
  •  Andrés Kecskeméthy, IFToMM International Federation for the Promotion of Mechanism and Machine Science-ko presidentea