euskaraespañol

Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren graduazio ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/11/30, 18:00

Kokapena

Peña Ganchegui paraninfoa - Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Plaza Oñati 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Asteazkena, azaroaren 30ean, 18:00etan, Euskal Herriko Unibertsitatearen Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Peña Ganchegi Ikasgelan, Donostian, aipatutako ikastegiko 2019-2020 ikasturteko 103 ikasleei zein 2021-2022 ikasturteko 63 ikasleei diplomak emateko ekitaldia egingo da. Ekitaldian promozio bakoitzeko ikasketa-amaierako aparteko bi sari banatuko dira.

Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Agustin Erkizia eta Arkitekturako Goi Eskola Teknikoaren zuzendari Jon Begiristain ekitaldiaren buru izango dira. Halaber, Maria Arana arkitektoaren agerraldiaren ostean, Pedro Astigarraga arkitektoak (Astigarraga y Lasarte-Arquitectos) hitzaldia eskainiko du.

PROGRAMA

-Leire Azcona, idazkari akademikoa. 2021-2022 ikasturteko Memoriaren azalpena.

-Jon Begiristain, Arkitekturako Goi Eskola Teknikoaren zuzendariaren harrera.

-Maria Arana, Mugak 2023 Euskadiko nazioarteko Arkitektura Bienalaren IV. Edizioaren komisarioa izango den arkitektoaren  hitzak.

-Pedro Astigarraga arkitektoaren hitzaldia.

-Diploma banaketa.

-Agustin Erkizia, Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak amaiera emango dio ekitaldiari.