euskaraespañol

Arte Ederren Fakultateak erakusketa aretoa inauguratu du, ‘2045eko apirila: Kanpamentu muga-anitza' proiektuarekin

Etorkizuneko nomaden kanpamentu bat irudikatzen duen instalazioak gogoeta egin du hemendik hogeita bost urtera munduan biziko den egoeraz

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2021/04/30

Irudia
"2045eko apirila: Kanpamentu muga-anitza" proiektua. Argazkia: Egoi Markaida. UPV/EHU.

Azken asteetan, Bellas Artes Fakultateko Espezializazio Taldea, Ikasleek eta irakasleek osatutako eztabaida-taldea, 2045erako etorkizun alternatiboen kontakizunak eta irudiak sortzen aritu da.

Prozesu kolektibo horren ondorioz, etorkizunerako ate gisa funtzionatzen duen espazio fisiko bat sortu da, zehazki, 2045eko apirilera daraman ate bat. Instalazio honek, gainerakoan, Arte Ederren Fakultateko 1. eraikineko erakusketa areto berria inauguratzen du. 
 
Apirila 2045: kanpamentu muga-anitza instalakuntzak, gaur arte ikusi ahal izango denak, tailer parte-hartzaile bati hasiera emango dio. Zientzia-fikziozko telesail eta filmetan ikusten diren larrialdi-eremuen antzekoa da. Fakultateko Espezializazio Taldeak eta Tipi kooperatibak elkarlanean garatutako proiektua etorkizuna irudikatzeko ariketa bat da funtsean: hemendik hogeita bost urtera munduan biziko den egoerari buruzko kontakizuna. 
 
"Etorkizunari begiratu diogu larrialdi klimatikoaren ondorioz sortutako fikziozko ofizio batetik: mugaz gaindiko nomaden begiak. Hondakinen kudeaketa jasangaitzak ugaritu egin ditu kolektibo nomada horiek: batzuek tokiko lurzorua berreskuratzeko lan egiten dute; beste batzuek airea iragazi eta kalitatea hobetzen dute, eta badira azpiegitura zaharkituak desegiten dituztenak ere. Bizitzen jartzen diren tokietako bizilagunekin ondasunak eta zerbitzuak trukatzetik bizi dira ", azaldu du Ane Rodriguez Tipi kooperatibako kideak. 

Arte-sorkuntza anplifikatzea 

Marta Sanchez Fakultateko Espezializazio Taldeko kide eta Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa Masterreko ikasleak adierazi duenez, etorkizunari heldu diote "datozen arazoei aurre hartzeko", eta proiektuaren ahalmen kolaboratiboa azpimarratu du. 
 
"Oso esperientzia atsegina izan da, lan giroak asko lagundu digu adibidez klima aldaketaren inguruan eta beste arazo askoren inguruan eztabaidatzeko. Praktika politikoaren ahalmen sortzailea ikusteko ere balio izan digu, baita arte sorkuntza zenbat eta jende gehiagorekin lan eginda handitu eta aberastu egiten dela ulertzeko ere ", gaineratu du.