euskaraespaƱol

Arte Ederren Fakultateko ikasleek pertsona nagusiekin belaunaldi arteko topaketa eta sormenerako proiektu bat garatu dute

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/03/29, 11:00

Kokapena

Arte Ederretako Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Ikasleek pertsona zaharrei erakutsiko diete, Arte Ederren Fakultatean, arte sormenerako modalitate eta tresna ezberdinak: buztina, errealitate birtualeko 3D betaurrekoak, marrazteko tableta grafikoak, biniloko diseinu eta inpresioa eta risografia

Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateak eta IMQ Igurco Unbe erresidentzia sozio-egoliarren arteko proiektu sortzaile bat garatzeko. Testuinguru horretan, egoitzako pertsona nagusiak, bihar, ostirala, martxoak 29, 11:00etan, Arte Ederren Fakultateko (Leioa-Erandio eremua) C4 ikasgelan bilduko dira, espazioak ezagutzeko eta ikasleekin tailer batzuk egiteko. Bertan, ikasleek gidatuta, esperimentatu ahal izango dute hauekin: buztina, errealitate birtualeko 3D betaurrekoak, marrazteko tableta grafikoak, biniloko diseinu eta inpresioa eta risografia.