euskaraespañol

Arte Ederretako ikasleek eta egoitza bateko adinekoek fanzine bat argitaratuz bukatu dute belaunaldi arteko proiektua

Adinekoak IMQ Igurco Unbe egoitzan bizi dira, Erandion

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/05/20

Irudia
Proiektuan parte hartu duten ikasle eta adinekoak amaiera jaian.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Arte Ederren Fakultateak eta Erandioko IMQ Igurco Unbe (Bizkaia) egoitza soziosanitarioak, ikasturte honetan, ikasleen eta egoitzan dauden pertsonen arteko topaketa bat egin dute, belaunaldien artean batera sortzeko. Proiektua bukatzeko, fanzine bat argitaratu dute, ikasleek egina, adinekoekin izandako esperientzietan eta ezagutu dituzten bizi historietan oinarritutako edukiz osatua. Arte plastikoak eta poesia uztartu dituzte. Fanzineak Súper Vital du izenburu.

Obraren aleak eskuz egin dituzte ikasleek, hainbat teknikaren bidez, eta berriki entregatu dizkiete ikasleen ordezkari batzuek egoitzako adinekoei. Haiek, era berean, “proiektu amaierako” festa bat opari egin diete. Festa horretan, belaunaldien arteko proiektuan parte hartu duten adinekoen argazkiekin eta idazkiekin osatutako horma irudi bat ere oparitu diete.

Fanzinea egiteko risografia teknika erabili da, eta hainbat edukiren artean —besteak beste, erretratuak, adinekoen idazkiak eta beren bizi historiak—, poesia ere sartu dute. Alde horretatik, Pedro Magdalenok, IMQ Igurco Unben bizi direnetako batek, egin du 'La vida de una persona' poema, argitalpenaren azaleko protagonista.

La vida de una persona

La vida de una persona

tiene sucesivos cambios

Sabemos cuándo nacimos

Morir, no sabemos cuándo

 

De niños somos felices

Lo pasamos bien jugando

Sin pensar en el futuro

No queremos ni pensarlo

 

El tiempo sigue corriendo

La juventud va pasando

Se van haciendo mayores

los que gozaban jugando

 

Y llegamos a la etapa

de presunción y boato

Te comerías el mundo

si pudieras alcanzarlo

 

Pero todo se termina

y el cuerpo lo va notando

Pues ya no podrás, siquiera,

desatarte los zapatos

 

Las ilusiones se acaban

El orgullo se ha agotado

Ya no queda otro remedio

que olvidarse del pasado

 

Todo ha sido vanidad,

ilusión y desengaño

Aunque luches por vivir,

la vida se va agotando

 

Pedro Magdaleno (2018)

XX urte. IMQ Igurco Unbeko egoiliarra.

 

Proiektuan, Fakultateko ikasleek eta irakasleek askotan bisitatu dute egoitza soziosanitarioa, eta egoitzako adinekoak eta profesionalak ere joan ziren Arte Ederren fakultatera, ikasleekin tailerrak egitera. Han, ikasleek gidatuta, hauekin esperimentatu ahal izan zuten: buztinarekin egindako sorkuntza artistikoa, errealitate birtualeko 3D betaurrekoak, marrazteko tableta grafikoak, biniloan egindako diseinua eta inprimatzea eta risografia.

Proiektuak belaunaldien arteko harremana eta harreman soziala eta bi kolektiboen arteko ezagutzen eta balioen transmisioa lotu ditu sormen artistikoaren garapenarekin, bai gazteena eta bai adinekoena.

Proiektu osoan 86 ikaslek hartu dute parte guztira (horietatik 8 Erasmus ikasleak), eta zentro soziosanitarioan bizi diren 15 pertsonak. Ione Sagasti Alegría eta Izaskun Álvarez Gainza irakasleak —Arte Ederren Fakultateko Marrazketa Saileko irakasleak—, Nahia Zamanillo Arresti —IMQ Igurco Unbeko terapeuta okupazionala— eta Ainara Ochoa —psikologoa— izan dira ekimenaren sustatzaileak eta dinamizatzaileak.