Arte Ederretako ikasleen Gradu Amaierako Lanen VI. Erakusketaren aurkezpena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/12/17, 11:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3 - 48009 Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Asteartean, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleen Gradu Amaierako Lanen VI. Erakusketa aurkeztuko da. Bertan, 2018-2019 ikasturtean, zentro honetan irakasten diren hiru graduetan (Artea, Sorkuntza eta Diseinua, eta Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzea) ikasketak bukatu dituzten 33 ikasleren Gradu Amaierako Lanak biltzen dira.

Aurkezpenean bisita gidatu bat egingo da erakusketak hartzen dituen Bizkaia Aretoko hiru geletan (Etxepare, Axular eta Chillida), eta parte hartuko dute Arte Ederren Fakultateko dekano Arantza Lauzirikak eta obren egile batzuek.

Obren hautaketan margolanak, instalazioak, eskulturak, obra grafikoak, bideoak eta argazkiak daude, besteak beste.

Erakusketa bisitatu ahal izango da abenduaren 17tik abenduaren 30era arte Bizkaia Aretoan, lanegunetan, 8:00etatik 20:00etara. Sarrera irekia.